Auzoz-auzo ibiliko da Korrika ostegunean

Iturria: Bilboko Branka

Dagoeneko ezagutu dugu zein izango den Korrikaren 18. edizioaren Bilboko ibilbidea. Ostegunean helduko da euskararen aldeko martxa erraldoia hirira. Arratsaldeko 17:31an, Enekuriko etorbidetik sartu eta auzo ezberdinetatik igaro ondoren, 21:59an, Galdakaoko errepidea hartuko du Baionarako bidea jarraitzeko.

Lau ordu eta erdiz egongo da Korrika Bilbon. Ostegunean Enekuritik sartuko da; Deustuko auzoa zeharkatuko du eta Euskalduna zubia igaro eta gero, San Mamesera helduko da 18:18an. BriƱas kaletik Zorrotzarako bidea hartuko du eta bertatik, Errekaldeko plazara joko du Gordonizetik 19:17etan. Zabalburun 19:40an egongo da, ondoren Zirkularretik Indautxuko plazara joateko eta handik, Udaletxeko Erkoreka plaza inguratu eta Uribarri eta KastaƱosetik euskararen alde korrika egin eta gero, martxa Campo Volantinetik Unamunora helduko da 20:33an. Bertatik, auzoa gurutzatu eta Mesedetako zubitik Zamakolarantz abiatuko da; jarraian Santutxura igo eta Basarratera helduko da 21:17. Bukatzeko, lasterketari agur esango diogu 21:59an, Galdakaoko errepidea hartuko duenean.

Korrika Txikiak Bilbon

Dagoeneko hainbat auzotan Korrika Txikiak egin dituzte baina beste askotan ez. Besteak beste, San Inazion, Miribillan eta Alde Zaharrean bihar, hilak 20, izango da 15:00etan; Santutxun martxoaren 21an egingo dute 10:00etan, eta Txurdinagan zein Etxebarria parkean egun berean izango da baina 11:00etan. Bukatzeko, Deustun hilaren 22an, ostirala, egingo dute eguerdiko 15:00etan.

Leave a Reply

*