Aratusteak hasi dira!

Iturria: © Bilboko Branka

Inauterien “txupina arrakastatsua” izan dela jakinarazi du Bilboko Konpartsak. Atzo Farolin eta Zarambolasen epaiketaz eta pontxe eta tostaden lehiaketako sari banaketaz gozatu ahal izan zuten Plaza Barrira gerturatu ziren bilbotarrak eta ondoren trapu zaharren kalejira egin zen.

Atzo eman zitzaien hasiera 2012ko Bilboko inauteriei eta Bilboko Konpartsak azaldu duenez, “giro alaia eta parte hartzailea nagusitu” zen. Lehenengo Farolin eta Zarambolasen epaiketa burutu zuten Plaza Barrian eta K-Toño Fradek (Farolin) zuzenean egindako karikatura eskaini zien bertaratutakoei eta Mikel Bilbaok (Zarambolas) txistua jo zuen.

Ondoren, tostada eta pontxe lehiaketako sariak banatu zituzten eta Goloka eta koblakari taldeek malabareekin eta erraldoiekin kalejira egin zuten Alde Zaharreko kaleetan barrena. Kalejiran zehar txorizo pintxoak banatu zituzten. Lehenengo egunarekin bukatzeko, trapu zaharrek urteroko kalejira egin zuten.

Gaurko hitzordua

Etxeko txikienen eta eskolen egun handia izan da gaur. Umeek Kale Nagusitik egin den desfilean euren mozorroak erakusteko aukera izan dute, Farolin eta Zaranbolas eta Bilboko Konpartsetako jai batzordeko kideak lagun izan dituztela. Desfilea Plaza Barrira heldu denean gaztetxoek txokolatada izan dute eta ikuskizun dibertigarri bat.

Leave a Reply

*