Argazkian, 2007ko Tomas Deuna eguna.
Biharko Tomas Deuna egunean, urtero legez, kalerik kale ibiliko gara eguerditik aurrera Hau Pittu Hau konpartsako kideok: Areatza, Zazpi Kaleak, Plaza Barria… txokorik ez dago bisitatu gabe utziko dugunik. Hala ere, ez da dena poteoa eta parranda izango: 16:45etik 19:00etara Bilboko Konpartsen txosnan aurkituko gaituzu txanda egiten. Ez lotsatu… etorri geugaz!
Hona hemen Bilboko Konpartsek prestatutako egitaraua:
- 10:00 – Txosnaren irekiera
- 12:00 – Txalaparta
- 12:00 – Pintxo eta indaben banaketa
- 13:00 – Bertsolariak (Onintza Enbeitia, Peio Ormazabal eta Ibon Ajuria)
- 14:00 – Gaiteroak
- 16:00 – Erromeria Gozo-gozo
- 20:00 – Bilbo kantari + triki (*)
(*) Bilbo Kantari Kalderapeko aurrean hasiko da, Txakur kalea 1.