Konpartsakide eguna

Aste Nagusirako gero eta gutxiago falta da, baina urtero bezala, Bilboko Konpartsok ohitura daukagu beroketak egiten hasteko. Horretarako Bilboko Areatzan ekitaldi ezberdinak antolatu ohi ditugu. Honela konpartsakideak Aste Nagusiari begira martxan jar daitezen eta Bilboko hiritarrak gurekin egun ederra izatea saiatzen gara.

Aurten ere egun berezia izan zen, Errekaldeko Kukutza Gaztetxeak deitutako Manifestazio Internazionalarekin bat egin baikenuen.

Hemen dituzue egun horretako adibide batzuk! Ah! Eta ongi etorri gure konpartsakide berriari!

Hau Pittu Hau, 24 urte jai euskaldunak bultzatzen!

Bilboko Aste Nagusian festak ondo pasatzeko eta erdaratik pasoa egiteko antolatu dugu konpartsa berri bat: “Haupittuhau” (“jaupittujau” ahoskatu bestela izenak ez du graziarik eta)[…]

Aste Nagusia 2009

Honela idatzi zuten aktan Bilboko euskaldun batzuk Hau Pittu Hauren sorrera orain dela 24 urte. Denbora luze pasatu da 1987ko uztailaren 6 horretatik egun arte. Ez da gutxi, eta atzera begiratzean harro egotekoa da konpartsak izandako ibilbideaz, belaunaldiz belaunaldi. Orain dela 24 urte jaiak euskaraz gozatzea ia ezinezkoa zen, eta egun egoera hobetu bada ere, oraindik hutsune potoloak daude euskararen erabilera zein presentzia aldetik Bilboko jaietan. Horregatik Hau Pittu Hau beti bezain garrantzitsua da jaiak euskaraz bizitzeko, eta euskaldunoi aukera hori ematen jarraituko du, beti bezala.

Baina urteurrenak ere badira gogoratzeko, eta aurten gure historia zati bat konpartitu nahi izan dugu zuekin guztiokin, gure barne “aldizkaria” (inoizkaria deitzen diogu guk, ez baitakigu noiz argitaratzen dugun), Hau… Hau du izena eta Materiala atalean topatuko dituzue ale guztiak, beste bitxikeriekin batera.

Espero dugu zuen gustukoa izatea! Eta jaietan, badakizue, Haupittuhautu gurekin!

Hau Pittu Hau 24. urteurrena