Maitatu, ikasi, ari… Euskalakari!

Euskal Herrian bizi dena euskal herritarra bada eta euskalduna euskaraz dakiena, nola deitu behar diogu euskara maitatu, ikasi eta erabili egiten duenari? Nola, euskaraz bizi denari?

AEK-k eta Korrikak horiei guztiei izena ipini nahi diete Korrika 17rekin: euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena, EUSKALAKARIA da.

Orain dela bi urte, 16. Korrikan, ongi etorria eman zitzaien Euskarari lehen aldiz hurbiltzen ari zirenei. Oraingoan, aldiz, pausu bat gehiago emateko eskatzen digu, ez bakarrik haiei, euskaldun guztioi baizik. Euskara erabiltzeko, Euskalakariak izateko. Bestetik, Korrikak beti izaten du omendu berezi bat eta aurtengoan Korrikak eta AEK-k omendu nahi dute Euskaltzaindiak euskararen alde egindako lan eskerga bere sorreratik.

Gaur, apirilaren 7a, Korrikari hasiera emango zaio Trebiñun, eta Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, 17an bukatuko du Donostian, non lekukoa ireki eta irakurri egingo da honek gordeta daukan sekretuzko mezua.

Ez ahaztu Korrika Bilbora helduko dela apirilaren 15ean arratsaldez, Bilboko zein beste Euskal Herriko herri eta hirien ordutegiak ikus ditzakegu bere webgunean www.korrika.org

Pausoz pauso gelditu barik, pausoz pauso maitatu, ari, pausoz pauso EUSKALAKARI!!!

2011ko inauteriak

Gertaera asko egon dira inauterietatik, baina gu, barraskilo onak bezala, gure denbora hartu dugu argazkiak bildu eta argitaratzen hasteko. Hona hemen aurten egin genituen batzuk:

Desfileko argazki gehiago ikusi nahi badituzue, Bilboko Konpartsetako albuma ikus dezakezue Flickr-en.

Ongi etorri Gabi!

Gabi Basañez

Irudia: cc-by ukberri.net.

Pasa den larunbatean, gure konpartsakidea, Gabi Basañez, aske gelditu zen fidantzapean. irailaren 28an atxilotuta izan ostean Askapenaren aurkako sarekadan.

2003an Hau Pittu Hauko Euskara saria jasotzeaz aparte, bere ibilbidea oso ezaguna da euskararen munduan, EHEko kidea, bertsolari, AEKko irakaslea… beti ere konpromiso eta umiltasunez, baina indar handiz aldi berean.

Gabi gure artean berriro izateak ematen digun poztasun handia azaltzea zaila da, eta ongi etorririk beroena eman nahi diogu euskaltzale eredugarri honi konpartsa osoaren partez.