Aurrera doa erresistentzia kulturala Kukutzan

Kukutza gaztetxearen aldeko manifestazioa Bilbon, 2011ko uztailaren 16ean.

Desalojo arriskua inoiz baino handiago denean, kultur ekintzak aurrera doaz Kukutza gaztetxean. Erresistentziako ekintzak dohainik dira, eta Kukutza zein auzoko jendearen antolakuntzaz gain, kanpotik ere jende asko hurbildu da euren artea eskainiz Gaztetxea egun eta gau beteta egon dadin. Ikastaro, ikuskizun, eta abarren artean, besteak beste, asteazken honetan, Itziarren Semeak, Akatz eta Bilbomatix taldeak igoko dira agertokira.

ERRESISTENTZIA KULTURALA KUKUTZAN

IRAILA II

19

18:00 Salsa dantza ikastaroa.

18:00 Sormenezko idazmen tailerra.

20

19:30 Poteoa auzotik Errerre txarangarekin.

21

19:00 Asteazken txikia Koblakarirekin 1. pisuan.

19:30 Kontzertu berezia: Itziarren Semeak eta Akatz & Bilbomatix.

22

11:30 Antzerki ikastaroa.

18:00 Ipuin kontalaria.

23

11:30 Sendabelar ikastaroa.

20:30 Anje Duhalde kontzertuan.

24

Umeentzako jarduerak.

20:00 Koblari zirkoa. Gamusino gaua.

25

17:00 Txikientzako guatekea.

Kukutza ikutu bez! Ez dira pasako!

Bilboko Udalak aurreko astean sinatu zuen eraikina botatzeko baimena, eta Kukutzakoek ohartarazi zuten, behin eta berriz eraistea saihestu daitekeela azaldu arren, harrezkero edozein unetan eraitsi dezaketela. Asteartean jaso zuten agindua Ertzaintzan, eta sare sozialetan gaztetxean biltzera deitu dute. Gure aldetik, ez dira gutxi izan inauteriak prestatzeko Kukutzan emandako orduak edota txosnako materiala gordetzeko bertokoek beti erakutsitako eskuzabaltasuna. Gu ere ez gara gutxiago izango. Beraiek emandako laguntza bezain bestekoa da erakutsi nahi diegun elkartasuna. Kukutza ikutu bez! Ez dira pasako!

Azken orduko berriak Kukutza gaztetxeko Facebook klubean izena emanda jasoko dituzu.