Arangoiti Euskal Jairako prest

Auzo erdaldunean euskararen erabilera bultzatzeko ekimen herritarrak aurten hamargarren urteurrena du. Erronka gisa, maiatzaren 4an, “Euskaraz bizi nahi dut” abestiarekin “Lip Dub”a grabatuko dute.
Labur Euskal Jaia_content

Maiatzaren 3an hasi eta 11ra bitartean luzatuko dira Arangoitiko Euskal Jaiko ekitaldiak. Egitarau betean bada nabarmentzen den bat, auzotarren artean ilusio handia piztu duena: maiatzaren 4an 10:00etatik aurrera egingo den lip dubaren grabaketa. Esne Beltza taldearen “Euskaraz bizi nahi dut” abestiarekin etenik gabeko bideoa grabatuko dute, Egileor plazatik hasita eskolara arteko ibilbidea, hain zuzen ere.

 

Ikusi bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=lTqEaySTmCA

AUZOEN EGUNA 2014

Bilboko auzoetako Jai Batzordeen Auzotarrok koordinakundeak, hausnarketa baten ondoren eta Udalak, Bilboko auzoekin duen jarrera negatiboa kontuan hartuta, apirilaren 12an eta 13an, Bilboko Arenalean, AUZOEN EGUNA ospatuko du.

Jai honen helburua jai herrikoiak defendatzea eta aldarrikatzea da eta bereziki, Bilboko auzo ezberdinetan egiten diren jai herrikoiak.

AuzoenEguna

Dei egin dugu, Euskal Herriko edozein lekutan jai herrikoien alde lan egiten duen edonori… eta bereziki, zuei gonbidatzen zaituztegu apirilaren 12an eta 13an AUZOEN EGUNERA etortzeko eta gozatzeko.

DEFENDATU BILBOKO AUZOETAKO JAIAK!!