Euskara Egunaren kronika

Abenduaren 3an Bilboko Euskalgintzak bigarren aldiz antolatu zuen euskararen eguna. Egun hau ez da oso ezaguna, orain arte nahiko kutsu instituzionala izan duelako, baina, edozein aitzakia ona denez euskararen alde egiteko eta 2010eko Euskararen Egunajai bat egiteko, euskararen aldeko mugimenduak berea egin du data, eta Plaza Berrian antolatu genuen ekitaldia.

Lehenik eta behin zera aipatzea, egun hau aukeratu zuenak ez zuen gehiegi eguraldiarekin pentsatu, azkeneko bi urteetan euria eta hotsa izan baititugu jaiaren lagun. Hori bai, gu, euskaldun burugogor moduan uztailaren moduko ekitaldiak antolatzen ditugu. Umeentzako puzgarriak, pregoia kalean, eta kalejira. Euskaldunok milaka urte lur honen gainean bizi bagara ere oraindik Euskal Herria tropikalan bizi garela pentsatzen omen dugu.

Emaitza?, ba eskerrak ez genituela puzgarriak ipini, umeen osasunerako, noski, nahiko txarto dabil demografia umeak hotzez hiltzen ibiltzeko. Dena den ez ginen kikildu, Plaza Berriko arkupeetan egon zen umeen tailerrak egiteko aukera. Berri on bat, inork ez zuen pulmoniarik hartu, gripeak baino ez.

Ekitaldia hasi baino lehen, Euskal Herrian Euskarazeko 30. urteurrenaren bukaera moduan, kandelekin egin zen EHEren logo famatua, eta argazki bat atera. Photoshop-etik pasatu ostean argazki polita geldituko da.

Athleticeko neskek egin ziguten pregoia, lan garratza izan zuten, megafonia ez baitzen SU TA GARren kontzertuetakoa, ez da hurbiletik ere. Dena den eskerrak ematea pregoilariei, beraien jarrera hobetu ezina izan baitzen.

Horren ostean EUSKARA JANTZI ETA ERABILI, lelopean hasi genuen kalejiran Alde Zaharretik zehar, eta bai, jantzita ibili ginen, bi kamiseta, jertsea, forro polarra, eskularruak, txano eta guzti, kaleetako 2 graduei aurre egiteko.Euskararen Eguna 2010

Bukatzeko, Zazpi katu gaztetxekoek Bertso Rastafaria antolatu zuten. Hau bai, benetan ondo. Afari goxoa eta beroa, hain zuzen ere une horretan behar genuena. EHEren eskuz ekitaldi bat egon zen “ESPAINOL- EZ?” izenpean, eta gaua bukatzeko reagge doinuarekin bertso saio bat. Honetan ere Euskal Herria Tropikalaren mitoa erori zen. Argi eta garbi MARITXU NORA ZOAZ…. doinua hobeto menperatzen dugu I WANNA LOVE YOU baino.

Eta guzti honen ostean esatea, OSO ONDO PASATU GENUELA, eguraldi txarrari aurpegi alaia ipini genion eta aurrera. Felipe bigarrenak esan omen zuen Armada Garaiezina, Ingalaterrakoen aurka bidali zituela, eta ez ekaitzaren aurka. Baina hori ez zen euskalduna, euskalduna izanez gero seguru berriro itzuliko zela, eta itzuliko gara. Ez hotsa ez euria, ez gaituzte kikilduko, datorren urtean, abenduaren 3an EUSKARA EGUNA berriro.

Korrika 17: Bilboko Alde Zaharreko denda

AEKtik jakinarazi digutenez, Korrikak 17. ediziorako arropa eta bestelako osagarriak sortu ditu. Euskal Herriko hainbat dendatan eta AEKren euskaltegietan egongo da salgai.

Bilboko Alde Zaharrean Somera kalean izango du denda.  Bere ordutegia hauxe da:

  • Ostegun eta ostiraletan: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 10:30-13:30 eta 17:00-20:00

Tomas Deuna

– 10:00 – Txosnaren irekiera
– 12:00 – Txalaparta.
– 12:30 – Pintxo banaketa
– 13:00 – Bertsolariak
– 14:00 – Gaiteroak
– 16:00 – Erromeria Gozo-gozo.
– 20:00 – Bilbo kantari + triki