Asanblada

Gai ordena:
1. KONPARTSERO EGUNA: egitaraua, pintxo lehiaketa, bazkaria eta euskara saria
2. ASTE NAGUSIA
– Azpiegitura
– Ekintzak
– Bestelakoak: diruzaintza, hornidurak, materiala, txandak…

3. EUSKAL GUNEA

4. KOORDINAKUNDEA

5. BESTELAKOAK

Asanblada

Egoitzan, 20:00etan

Bilboko kultura kalean – Marra Gorria

Bilboko elkarteok, hiritarren parte-hartze aktiboa duen hiri bat nahi dugun elkarteek, Bilboko udalak dekretu bidez inposatzen digun pribatizazio kanpaina salatu nahi dugu.


Udalak, elkarteak ente enpresarialak bagina bezala tratatzen gaitu; hiri honi bizitasuna eta kolorea emateko aktibitateak antolatzen ditugunean, baimenak ukatzen dizkigu, sistematikoki eta argudio eskasak erabiliz. Izan ere, 300.000 biztanleren eguneroko bizileku eta hirigunea baino, Bilbo, egunez egun, zementu eta titanio hutsezko hiri bilakatzen zaigu.

Aspaldi gurutzatu zuen udalak marra gorria, hiritarren parte-hartzea eta udal-inposaketa banatzen dituen marra gorri estu hori. Kultura propioa duen hiria, bere kultura, hiritarrek beraiek garatua eta zabaldua. Kultura honek berak, auzoetatik hasita eta alde zaharraren bihotzeraino, bizirik mantentzen baitu gure hiri handia.

Bilboko udalaren azken inposaketek agerian uzten dute esandako guztia; hona hemen haietariko batzuk:

  • Eskola publikoetako jantokiak erabiltzeko debekuak; Bilboko elkarte soziokulturalek antolaturiko ekintzetan, herritarrek ezin dute bazkaririk egin.
  • Ekintza ludiko eta jai-ekintzetan, amaiera-ordu arbitrarioak.
  • Hiriaren programazio sozio-kulturalean parte hartzeko ezintasuna
  • Udalaren aldetik, lur publikoa bereganatzea, lurra udalaren jabetza izatera pasatuz: “kalea ez da bilbotarrena, Bilborena baizik”.
  • Kalean herri-bazkariak egiteko eragozpena.
  • Espazio historikoetan desfileak eta beste jai-ekintza batzuk egiteko debekua.
  • Herri-jaien trataera pribatua.
  • Dirulaguntza barregarri/negargarriak aktibitate ludiko edo jai-ekintzetarako.

Egunez egun traba handiagoak ditugu hiri bizi baten alde lan egiteko, hiritarren parte-hartzea ardatz dien hiri bizia. Horren aurrean , elkarteek ezin dugu isilik jarraitu; ahotsa altxatu behar dugu marra gorri hau handitu eta Bilbo estali baino lehen.

Bilboko Konpartsak
Auzotarrok

Eta egoera berean sentitzen diren elkarte guztiak…

EKAINAREN 15ean, 13:30tan, Bilboko Areatzan ospatuko den herri “txorizadan” parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Marra gorria

12:00etan Manifestazioa plaza Eliptikotik Areatzaraino

13:30ean Herri “Txorizada” Areatzan

Konpartseen eguna

12:00
– Umeentzako jolasak
– Sardina jana herrikoia
– Pintxo lehiaketaren hasiera (prestakuntza)

13:00
– Pintxoen aurkezpena

14:00
– Pintxo lehiaketaren sari banaketa

14:30
– Konpartsen bazkaria

17:00
– Berbena AITZAMA taldearekin

19:00
– Kalejira ERREKEERRE Taldearekin