Sopelako XV. Esaera zaharren txapelketa

OINARRIAK

  1. Txapelketa taldeka egiten da (2-4 kide, 16 urtetik gorakoak).

  2. Izena emateko azken eguna APIRILAREN 7a izango da. TALDEAren IZENA, eta TELEFONOA edo HELBIDE ELEKTRONIKOA eman beharko dira.

  3. Taldeak 10 € ordaindu beharko du izena ematean, inskripzio gisa. Bazkarirako, 18 € pertsonako.

  4. Izenaz gain, taldeek zenbaki bana izango dute: 1. taldea 2. taldea, etab.

  5. Txapelketak BI SAIO ditu: eguerdian KANPORAKETAK eta arratsaldean FINALAK.

  6. Zerrendako 100 esaera zaharretatik bat ez da benetakoa. Esaera “berria” identifikatzen duen lehenengo taldeak bere ibilbidea hautatu ahal izango du. Hortik aurrera esaera hori besteak bezalaxe agertu ahal izango da.

  7. Txapelketan, bertsoei dagozkien esaerak zerrenda ofizialean agertzen den modu BEREAN (hitzez hitz) esan beharko dira ontzat emateko. Txapelketa egunean ezin izango da zerrenda eskuan izan.

  8. Esaera asmatzeko bertso bat kantatuko zaio dagokion taldeari, bertsoan esaera asmatzeko hainbat zantzu agertuko delarik. Bertsoa, gehienez, birritan kantatuko da eta hortik aurrera taldeak minutu bat izango du erantzuna emateko, TALDEKO BOZERAMALEAren bidez (beti pertsona bera). Erantzun bakarra onartuko da taldeko.

  9. Talde bakoitzak, gutxienez, bertso bi entzungo ditu (hau da, esaera bi asmatu ahal izango ditu). Bere txandan asmatzen duen esaera bakoitzeko, taldeak puntu BI eskuratuko ditu.

  10. Esaera asmatu ezean, beste taldeek erreboterako aukera izango dute. Bertsoa berriro kantatuko, eta taldeen ordena errespetatuko da. Errebotean asmatzen duen taldeak puntu BAT irabaziko du.

  11. Goizeko ibilbide bakoitzean puntu gehien batzen duen taldea FINALERA joango da; arratsaldean puntu gehien lortzen duena IRABAZLEA izango da.

  12. Kanporaketetan zein finalean HAINBANA gertatuz gero, bertso bana kantatuko zaie taldeei, batek besteek baino puntu gehiago erdietsi arte.

  13. SOPELAKO AEK-k honako oinarriak aldatzeko eskubidea du, antolaketa arazorik izanez gero.

  14. Epaimahaia izango da txapelketa gidatzeko; SOPELAKO AEK-k erabakiko du zenbatek eta nortzuek osatuko duten.

  15. Txapelketan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar ezinbestean. Hala ere, beti izango da kexatzeko eskubidea.

SOPELAKO AEK

NIKOLA EUSKALTEGIA

ENRIKE URRUTIKOETXEA 12, 48600 SOPELA (BIZKAIA)

94-6764876 edo 94-4212329

nikola@aeknet.net edo aitor-f@aek.org edo jose-p@aek.org

 

Santutxu eta Txurdinagaren Euskaren astea

  • “Koadrilen eguna”
  • 12:00-14:30etara Santutxuko auzoan zehar kalejira bizia. Kantu-kantari eta dantzan abeslari ezagun eta Gaztediren laguntzaz. Irteera Karmelo plazan.
  • Ondoren BAZKARIA Karmelo Ikastolan. 3€ ren truke. Izena emateko deitu 944735448 ra eta utzi mesua. Egunean bertan ere izena eman daiteke.

Santutxu eta Txurdinagaren Euskaren astea

“Lagun arteko hizkera” solasaldi praktikoa, haserrea adierazi, poztasuna, ligatzeko kontuak…  AEKn ( Arbidea,21) 19:30etatik aurrera.

Santutxu eta Txurdinagaren Euskaren astea

  • 20etan PREGOIA Karmelo plazan
  • 20:30etan auzoan zehar “Santutxu Kantari” PANTXO ETA PEIO kantari famatuen laguntzaz