Txosnaren dekorazioa – Lan eguna

Txosnaren dekorazioa – Lan eguna

Txosnaren dekorazioa – Lan eguna

Txosnaren dekorazioa – Lan eguna

Txosnaren dekorazioa – Lan eguna

Txosnaren dekorazioa – Lan eguna

Txosnaren dekorazioa – Lan eguna

Txosnaren dekorazioa – Lan eguna

20 urtez eta oraindik tiraka

Bilboko jaiek euskaldunak izan behar dute

Duela 20 urte Bilboko euskaltzale talde batek ondoko hausnarketa egin zuen:

“Orain arte, zoritxarrez euskararen presentzia eta erabilpena festetan guztiz sinbolikoa izan da, konpartsen izena besterik ez, ekitaldiak, konpartsen bizitza …erdara hutsez direlarik. Egoera honen aurrean espazio, giro, ekintza euskaldunak lortu behar ditugulakoan gaude”.

Giro euskaldun hori lortzeko asmotan Konpartsa mota berezi bat sortu zuten, euskaldunez osaturiko konpartsa bat, Konpartsa Euskalduna. Ezkeroztik, bakoitzak bere berezitasunekin, hainbat Konpartsa Euskalduna sortu dira Bilbon, bai Aste Nagusian, bai auzoetako jaietan.

Urteurrena hori gogora ekarriz, auzoetako jaietako eta Aste Nagusiko Konpartsa Euskaldunok ondoko konpromisoak hartu nahi ditugu:

Gure Konpartsek eremu euskaldunak sortuko dituzte. Hau lortzeko gure barneko antolakuntzaren hizkuntza bakarra euskara izango da eta parte hartzen ditugun jai batzordeetan eta koordinadoretan euskararen erabilpena bultzatuko dugu. Jai herrikoiak eta euskaldunak nahi ditugu, barneko antolakuntzatik hasita.

Guk antolatutako ekitaldi guztiak euskaraz burutuko dira eta komunikabideekin ditugun harremanetan euskara izango da erabilitako hizkuntza. Jaia eta euskara uztartu behar direlako, eta gure mezua euskaraz adierazi behar dugulako. Jarrera integratzaile bat izango dugu, horretarako, euskalduntze bidean dagoen jendeari gure laguntza eskainiko diogu. Era berean, eta ahal izango dugun heinean, Bilboko, Bizkaiko eta Euskal Herriko berreuskalduntzearen alde egiten diren ekimen guztiei gure laguntza eskaintzen diegu. Aldiz euskaraz egiten galarazten ahalegingo denari gure ezadostasuna adieraziko diogu, gure eskubideei eutsiz. Jaietan euskara egin eta eginaraziko dugu.Guzti hau helburu bat badu, euskara izatea berriro Bilboko, Bizkaiko eta Euskal Herriko jaietako hizkuntza nagusia. Gure jaiak gure hizkuntzan gozatu nahi ditugulako.

20 urte barru Bilbo euskalduna izango delakoan dei egiten diogu Bilboko herriari jaietan alaitasunez eta euskaraz antolatzeko eta gozatzeko.

Gora Mari Jaia, Gora auzoetako Jaiak, Gora Bilbo Euskalduna.

Asanblada