Hau Pittu Hauko kideok ere, Udalarekin euskaraz!

Konpartsakideok, aurrekoan izan genuen bilera aprobetxatuz, Euskal Herrian Euskaraz-ek martxan duen “Udalak eta biok euskaraz” dinamikari geure atxikimendua erakutsi nahi izan diogu. 
EHEren dinamikaren helburua euskaldunok Udalarekin dugun harremana euskarazkoa izateko eskaerak batzea da. Udalarekin dugun harremana esaten dugunean, Udalaren esku dauden leku guztietan (liburutegia, udaltegia, polikiroldegia,…) jasotzen dugun arreta euskarazkoa izatea adierazi nahi dugu, bai ahozko arreta, baita idatzizkoa ere. 
hph
Konpartsako kideok, bilbotarrak eta euskaldunak garen heinean, euskaraz bizi nahi dugu esparru guztietan eta horretarako geure eskubidea aldarrikatu nahi izan dugu horrela. 
Bestalde, Bilboko EHEk eskaera hauen bidez, Udalarekiko harremana euskarazkoa izatea eskatzeaz gain, administrazioak helduen doako euskalduntzea bermatzea ere eskatu nahi izan dugu.
Uda hurbilduz doa eta, ekimen honen bidez, euskaraz bizitzen eta euskararen alde egiten jarraituko dugula berretsi nahi izan dugu eta artikulu hau aprobetxatu nahi dugu bilbotar euskaldun guztiak gurekin jaiak euskaraz bizitzera gonbidatu nahi zaituztegu. 
 
Gora jai euskaldunak eta Bilbo euskalduna!

Leave a Reply

*